Nafarroako Erdialdean kokatua, Uxue Nafarroako gurtza lekurik nagusietako bat da eta, aldi berean, behatoki ikusgarria, Pirinioak eta Erriberako ordoki zabala bere ederrean ikusteko
Irati ibaiak zizelkatutako mendi-zintzur sakon eta meharra da, kilometro batetik goraxeagoko luzerakoa, eta 120 metroko desnibelekoa gehienez. Natur Erreserba da, paisaia ikusgarria, leku ederra landaretza oparoa eta saiarreak ikusteko.
Dorre almenadunak zeruaren kontra daude marraztuak, lekuari darion Erdi Aroko xarmaren indargarri. San Frantzisko Xabierkoaren jaiolekua, Zangozatik 8 km-ra. Milaka nafar joaten dira urtero erromes Xabierraldian. Multzo arkitektonikoa, hein batean berreraikia, zoragarria da
Herriak harro esan dezake Erdi Aroko multzorik onenetako bat duela Aragoi osoan. Izan ere, Multzo Historikoa eta Artistikoa izendatua dago. Alderik garaienean, gazteluko omenaldi-dorrea dago altxatua, XII. mendekoa.
Erriberrin oinez ibiltzea Erdi Aroko hiri-sare liluragarrian barneratzea da. Alde guztietatik nabarmentzen da gaztelu-jauregi gotiko ederra, horma lodiz eta dorre almenadunez osatua. Harrizko etxe eder armarridunak, bai eta ardo ona ere, bisitariaren gozamenerako.
Espainiako monasteriorik onenetako bat da, natur inguru ederrean kokatua. XI. eta XII. mendeetako erromaniko sortu berria era berezi batez azaleratu zen Leiren. Eta hurbil, Esako urtegia dago, bidaiariaren ibilbidearen osagarri.
Pitillasko aintzira hezegune bat da eta jatorri endorreikoa du. Pitillas eta Santakara nafar herrien artean dago. 216 ha ditu luze-zabaleran, gehienak Pitillasko udal dermioko lurretan.
Pirinioetako Zaraitzu ibarraren sarreran, Irunberri eta Nabaskozeko Almiradioaren artean, hantxe dago Nafarroako mendi-zintzurrik luzeen eta ikusgarriena. Izan ere, Zaraitzu ibaia hormatzar handi eta ikusgarrien artean doa artekaturik ia sei kilometroan.
Erdi Aroko multzo harresiturik garrantzitsuena da Erdialdean, XI. mendean eraikia. Hasieran 14 dorre zituen eta, gaur egun, 9, guztiak ere almenadunak. Erronda-bidea ere badu.
Erreniega mendia Nafarroako Foru Komunitatean dago (Espainia) eta 1039 metro ditu. Iruñetik 10 km-ra dago, Arga, Robo eta Elortz ibaien artean.
Garrantzi handi-handiko lekua da Nafarroako Donejakue Bidean, Garestik hurbilxko. Ederki uztarturik daude artea, erlijiotasuna, historia eta magia, bai eliza oktogonalean, bai klaustroan. Ahaztezina da bisitatzen duten guztientzat.
Iruñea arras leku aproposa da parkez parke eta alde zaharreko kaleetan barna ibiltzeko: gozamen ederra da bertako gastronomia eta pintxo famatuak dastatzea, ardo onez lagundurik, eta gozamen ederra ere Espainiako jai paregabeak bizitzea, Sanferminak, alegia.
Aragoiko erromanikoaren paradisua da, Multzo Historiko eta Artistikoa izendatua. Haitzaren kaskoan, gazteluaren aztarnak daude eta, omenaldi-dorrean, museo bat. Herria gazteluaren inguruan dago, Erdi Aroko usaina dariola.
Gares gune arras garrantzitsua da Donejakue Bidean. Eta bi leku daude bereziki erromes bideari lotuta: batetik, karrika Nagusia eta, bestetik, Erdi Aroko zubia, XI. mendekoa, 110 metro luzerakoa.
Salbaterra Multzo Historikoa eta Artistikoa da. Jazetanian dago. Nafarroako Erronkaribarko hego sarbidea da, eta Erronkari ibarrean bezala, dena arroilaz, oihanez eta mendiz betea, Pirinioak hurbil-hurbil dauden seinale. Herri arkitekturak ere erronkariarra ematen du.
Burgi Erronkaribarko lehen herria da, hegoaldetik joanez gero. Erdi Aroko zubia da nabarmentzekoa, hots, almadiek Almadiaren Egunean zeharkatzen dutena. Herria berez da ederra eta, inguruan, natur ingurune ezin zoragarriak daude, hala nola Burgiko Arroila eta Sasiko idoiak.
Itxuraz eremu latz eta gorria izanik ere, Errege Bardeak natur eta paisaia balio handiak ditu, milaka lagunen erakargarri. Unescok, gainera, Biosferaren Erreserba izendatu du.
Erronkariko etxeak ikusgarriak dira zinez, Pirinio aldeko arkitektura moldean eginak. Julian Gayarre Museo-Etxea ere bisitatu behar da eta, era berean, abeslariaren mausoleoa, Naturaren Interpretazio Zentroa eta San Esteban eliza. Eta gaztak ere dastatu behar dira
Etxe tradizionala Ezporogiko udalerrian, Ageza herri txiki eta lasaiaren erdigunean kokatua.
Ezagutu gure apartamentu turistikoa Zangozan
Todos los Derechos Reservados © Fernando Egea Casa Rural