Ageza

Ageza Moriones ondoan dago, Ezporogi udalerrian, bai eta Oibar ibarrean ere. Bi mendi ditu mugakide: Olatz eta Andua. Horregatik, itxura menditsua du.

Gure herrian, baduzu zer bisitatu, hots, San Andres parrokia-eliza. Landa tankerako eliza da, tamainaz nabarmena, harriz egina (XVIII. mendea). Erretaula nagusia modernoa da egikeraz eta, goialdean, San Migel Goiaingeruaren irudi bat dago, estilo barroko berantiarrean landua, hasierako erretaula nagusi desagertuari dagokiona.

Aldarea ere estilo eta garai berean ondua da (XVIII. mendea) eta, epistolaren aldeko kaperan, Gurutziltzatuaren taila dago. Sakristian, besteak beste, Santa Marinaren taila fina da nabarmentzekoa, XVI. mendekoa, Errenazimendukoa. Agezako lurretan dagoen adbokazio bereko baselizan zegoen.

Agezako dermioan, San Juan, San Migel eta Santa Agata baselizak zeuden, egun desagertuak.

Kultur ondarea

Inguruko herri eta hirietan ibiltzen bazara, Erdi Aroan barneratuko zara benetan. Izan ere, badira herri xarmadunak (Uxue, San Martin Unx, Orbaibar), gazteluak eta dorreak (Erriberriko Jauregia, Xabierko Gaztelua), behialako monasterioak (Leireko monasterioa), bai eta Erdi Aroko hiri txikiak ere, hala nola Zangoza, Tafalla, Erriberri eta Sos del Rey Católico.

ZANGOZA

7 km-ra

Mugaldekoa eta Donejakue Bideari lotua, abegitsua eta monumentala. Mendialdearen eta Erriberaren arteko nahasketa da, hiri ederra ikusteko eta bizitzeko. Eraikin zibil, eliza eta komentu interesgarriek iraganeko garai distiratsuak ekartzen dizkigute gogora, Hiri Monumentala zergatik esaten zaion agerian utzita. Zangozako bitxi ikusgarriena Santa Maria elizako atari erromanikoa da, XII. mendearen akaberakoa, garrantzitsuenetako bat estilo horretan.

325-1063143571161761166

XABIERKO GAZTELUA

26km-ra

Nafarroako Erdialdean, Zangozatik 8 km-ra, Erdi Aroko gotorleku hau dago zut harri hutsaren gainean. Milaka nafar biltzen dira urtero martxoaren hasieran “Xabierraldia” esaten zaion erromesaldi entzutetsuan.

Dorre almenadunak zeruaren kontra daude marraztuak, lekuari darion Erdi Aroko xarmaren indargarri. Gazteluan San Frantzisko Xabierkoa jaio zen. Multzo arkitektonikoa, hein batean berreraikia, zoragarria da

325-870369487249628938

LEIREKO MONASTERIOA

3Okm-ra

Izen bereko mendiaren oinean kokatua dago, Iruñetik 50 km-ra eta Zangozatik 16ra. Leireko monasterioan altxor bikainak daude gordeak, hala nola XI. mendeko kripta, ganga gotikoa edota «Porta Speciosa» atea, hots, XII. mendeko atari erromaniko aparta. Nafarroako multzo monumentalik erakargarrien eta maiteenetako bat da, Nafarroako errege-erregina aunitzen hilobia. Urtero, udan, Vianako Printzea saria banatzeko ekitaldia egiten da.

Espainiako monasteriorik onenetako bat da, natur inguru ederrean kokatua. XI. eta XII. mendeetako erromaniko sortu berria era berezi batez azaleratu zen Leiren. Eta hurbil, Esako urtegia dago, bidaiariaren ibilbidearen osagarri.

Natur ondarea

Inguruko natur ondare aberatsak bisita ugari egiteko aukera eskaintzen du: parke naturalak, oihan erreserbak, hezeguneak, etab. Hona hemen bisita ditzakezun hainbat toki:

325-14459827152019759350

IZKO ETA SALAJONES MENDIAK

18km-ra

Izko eta Salajones mendiak hurbil daude nafar hiriburutik, baina hala ere, jende gehienak ez ditu ezagutzen. Baso sarriak ospelean, mendi-hegal leunak eguzkialdean, ardibideak, herri hutsak, ibilbide historikoak, eraikuntza ederreko ukuiluak, ikuspegi ikusgarriak… Nafar mendialdeko erakarpenik nagusietako bat arroilak dira, hau da, mendi-zintzurrak edo haitzarteak, ibaiek zizelkatuak. Ibar sakon eta meharrak osatzen dituzte, hormatzarrak arras malkartsuak direla.

Iturria: “Sierras de Izco y Salajones. Paseos y recorridos” Iñaki Cortés eta Mikel Madoz

Fuente: “Sierras de Izco y Salajones. Paseos y recorridos” Iñaki Cortés y Mikel Madoz

325-12924635371240631020

ESAKO URTEGIA

37km-ra

Esako urtegiak 10 kilometro ditu luzeran. Oso egokia uretako kirolak egiteko, arrantzan aritzeko edo, besterik gabe, ingurune ederrean atseden hartzeko.

Esako urtegia Esako udal dermioan dago, Aragoi ibaiak elikatzen du eta Nafarroako azalera nabigarririk handiena da. Leku ezin hobea da hainbat kirol egiteko, hala nola bela arina, windsurf-a, uretako eskia, edota txalupa motordunak gidatzea.

Bidexka seinaleztaturik ez badago ere, leku ona da urtegiaren ertzean eta inguruetan ibiltzeko, urtegia beti erreferentziatzat hartuta.

325-1220582811091832517

PITILLASKO AINTZIRA

40km-ra

Zikoinak, antzarak, arabazozoak, murgilak, txori zezenak, zingira mirotzak, erle-txoriak, enarak… ehunka hegazti Pitillasko aintzira gainean goxo-goxo hegan. Egiazki da naturak eskaini digun mosaikoa, kolorez, mugimenduz eta soinuz beterik, zentzumen lasaien mundua gozatzeko. Hezegune hau Natur Erreserba da, Hegaztiendako Babesgune Berezia eta Nazioarteko Garrantzia duen Hezegunea. Horrek esan nahi du balio ekologiko handia duela. Hiru bidexka autogidatu daude, oso egokiak berezko aintzira hau hobeki ezagutzeko. 216 hektarea ditu luze-zabaleran.

foto - 2021-07-01T114624.200
foto - 2021-07-01T114453.446
foto - 2021-07-01T114537.804

Zer egin?

Hona hemen egunotan gure inguruan egiten diren ekitaldi batzuk.

6camino-paraiso

ANTZERKI KLASIKOAREN JAIALDIA

Erriberrin, uztailaren 20tik abuztuaren 4ra

15 egunez, inoizko antzezlanik onenak ikusteko aukera: Shakespeare, Moliere, Calderón de la Barca edota Tirso de Molina biziberritzen dituzte Errege-erreginen Jauregi ederreko hormen aurrean. Jaialdiak bi agertoki ditu atari zabalean: haietako bat Cavan kokatua.

6dia-del-ajo-en-falces

BARATXURIAREN EGUNA

Faltzesen, uztailaren 29an

Baratxuri Egunaren IV. edizioa eta era skotako ekitaldiak: gaiteroak, Baratxuriaren Azoka, artisautza azoka, baratxuri-zopa ekologikoak dastatzeko ekitaldiak, baratxuri-sortak egiteko erakustaldia, haur tailerrak, bisita gidatuak alde zaharrean barna eta Faltzesko baratxuriari buruzko argazki erakusketa.

6diadelatrashumancia

TRANSHUMANTZIAREN EGUNA

Zarrakaztelun, irailak 15

Nafarroako Erdialdea paradisua da zentzumenentzat: entzungarria, ukigarria, ikusgarria… baita, den-dena hau bezalako ekitaldiei esker. Sanmigelada baino lehen, hau da, milaka ardi Errege Bardean sartu baino lehen, Zarrakaztelun giro ederra izaten da egun horretan. Ibilaldiak bizikletaz, lehiaketak…

Gastronomia

Gastronomiak baratzeko produktu goxoak ditu ezaugarri. Plater tipikoen artean, hainbat eta hainbat aipatu behar dira, hala nola menestrak, potxak galeperrekin, ajoarrieroa barraskilo edo karramarroekin, arkumea txilindronean, saiheskiak txingarretan, piper erreak, bildots barrukiak, patata kalderete haragidunak, otapurrak.

Ardoa (beltza, zuria edo gorria). Gozogintzan, Murillo el Frutoko eta Pitillasko opilak aipatu behar dira, hostopil-pastelak (Tafalla), garrapiñatuak (Uxue), turroi gorria (Artaxoa) eta esne-torradak.

Ardoa nahitaez aipatu behar da, upeltegiak ugari baitira, bai kooperatibak, bai partikularrak, eta Erriberrin Ardoaren Museoa dagoelako. Erriberrin ere Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Estazioa dago, ardoa landu eta egiteko teknika egokiak aztertu, saiatu eta zabaltzeko:

http://www.rutadelvinodenavarra.com