Ezporogi udalerriko etxe tradizionala da. Ageza herri txiki eta lasaiaren erdialdean kokatua.
Etxe zaharberritua da, hasierako egiturari eta materialei eutsita. Garai bateko tresnak eta lanabesak jarri dira ikusgai hainbat lekutan, bisitariaren gozamenerako. Horri esker, etxean egotea denboran atzera bidaiatzea bezalakoa da.
Etxeak baditu sukaldea eta jangela, zazpi logela, sei bainugela eta komun bat, liburutegia eta jakitokia, kanpoaldeko leku atseginaz gainera.
Etxea bereziki da goxoa, oso zabala eta erosoa, arras egokia haurrak dituzten familiendako, lorategi zabala baitu, bai eta haur parkea ere.
Erregistro zk.: UCR00920
Kategoria: 4 izar
Fernando Egea landetxeak duen gauzarik xarmagarriena erakusketa lekuak dira, haiei esker ibilbide jakingarria egiten baita inguru honetako usadio eta ohituretan. Zehazki, hiru erakusketa leku dira, eta haietan ikusgai dauden tresna eta lanabesek hiru arlotan barneratzeko aukera emanen diote bezeroari: nekazaritza, ardoa eta olioa.
Etxe tradizionala Ezporogiko udalerrian, Ageza herri txiki eta lasaiaren erdigunean kokatua.
Ezagutu gure apartamentu turistikoa Zangozan
Todos los Derechos Reservados © Fernando Egea Casa Rural